Irakurzaletasunaren astea izango da hurrengoa Bergaran

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko ekainaren 13a

Euskarazko irakurzaletasunaren astea izango da hurrengoa Bergaran. Ipuin kontaketa eta liburuen erosketetan deskontuak egingo dituzte.

Euskarazko irakurzaletasunaren astea izango da hurrengoa Bergaran. Hala, batetik, umeendako ipuin kontaketa egongo da Agorrosingo kanpoko gunean datorren eguaztenean, hilak 18, 17:00etan. Bestalde, astelehenetik zapatura bitartean liburuak Elkar dendan erostearren, deskontuak egongo dira. Datorren astean, beraz, euskarazko literatur liburuak erosterakoan, liburu saltzaileak emandako erosketa txartela Jarduneko bulegora eraman eta deskontua abonatuko diote erosketa egin duen herritarrari. Deskontuak %50 artekoak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak