Serafin Esnaola omenduko dute San Antonioko jaietan

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko eka. 13a, 15:33
Serafin Esnaola apaiza izango dute gogoan domekan San Antonion. Jaiak ospatuko dituzte auzo horretan asteburu honetan eta egitarauaren barruan sartu dute omenaldi hori, 50 urte beteko direlako Esanolak lehen meza San Antonion eman zuenetik.

Etzi, domeka, eguerdian izango da Esanolaren omenaldia. Migel Anjel Elkoroberezibarren eskutik, jaietako filmak eta diapositibak erakutsiko dituzte auzoko ermitan, 12:00etan. Emanaldi horrekin omenaldia egingo diote duela mendi erdi lehen meza auzo horretan bertan eman zuen Serafin Esnaola zenari.

Buruhandiak egunero

Gaur, egubakoitza, ekainak 13, da San Antonio eguna eta egun horren bueltan ospatu ohi dituzte jaiak auzo horretan. Berez atzo, eguena, hasi zituzten, kanpai-iraulketarekin eta etxafuegoekin. Iluntzean buruhundiak ziren irtetekoak. Izan ere, horiek ez dute hutsik egingo aurtengo jaietan. Gaur ere aterako dira kalera, 18:30ean; bihar, kukañekin batera ibliko dira eta eurek emango diete jaiei bukaera domekan, 19:00etan. Ordura arte, baina, egongo da zer egina San Antonio auzoan. Gaur eguerdian, esaterako, San Joxepeko abesbatzak kontzertua egingo du eta egun guztian zehar musika egongo da entzungai auzoan. Bihar goizean, berriz, zezentxoak eta poniak egongo dira eta iluntzean, urteroko sardina jana egingo dute auzoan bertan muntatzen duten karparen azpian. Friskis taldeak jarriko du giroa.

Bestalde, aurten ere egingo dute gazte mailako txirrindulari lasterketa. Domeka arratsaldean izango da hori, 16:00etan. Sari banaketa 18:30an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak