Soraluze eta Bergara arteko bidegorrian sastraka kentzeko eta garbitzeko lanak egin behar dira, eta ondorioz bidegorri hori itxi egingo da. Ekainaren 16an, 08:00etan itxiko dute eta 17an 18:00etan ireki.
Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erotzeko arriskua dagoenez, erabiltzaileentzat bidegorria erabat itxiko da datorren astelehenean, goizeko 8:00etan hasi (ekainak 16) eta astearteko 18:00ak arte (ekainak 17).