Zapaturako 70 pilotu inguru espero dituzte –tartean hainbat debagoiendar izango dira–, promesen kategoriatik hasi eta juniorrak, seniorrak, eliteak eta beteranoen kategoriara arte. Zirkuituak 1,7 kilometro luze ditu: "Orain artekotik ez du aldaketa handirik, ikusleen gozamenerako 20-30 metro arteko hainbat salto ikusgarri izango ditu". Lasterketa 14:30ean hasiko dute, promesen kategoriarekin, eta sari banaketa 20:00ak aldera egitea aurreikusten dute.