"Ahotsa eta gitarra lan tresna moduan erabili ditu Euskal Herria aitortzeko, gure euskara zabaltzeko eta gure herriaren eraikitze lanetan ekarpen gisa". Martin Garitano ahaldun nagusiak oriotarrari atzo eskainitako berbak dira.
Abeslariak, bestalde, gogoan izan zituen musikariak, kantuetan parte izan direnak, eta lagunak, eta baita saria jaso izanagatik pozten diren guztiak ere. "Horiengatik nago ni hemen", esan zuen.
Aurreko urteetan, Mikel Laboak eta Nestor Basterretxeak jaso dute Gipuzkoako Urrezko Domina eta haiek ere gogora izan zituen Lertxundik: "Plazer handia da Domina honen klubean Mikel eta Nestorrekin partaide izatea" esan zuen.
Bergarako Orfeoiaz gain, Oreka Tx eta Txeba Estebanek, eta Kukai dantza konpainiak eee hartu zuten parte ekitaldian.
Bergarako Orfeoia eta Orkestra Sinfonikoko musikari batzuk atzoko ekitaldian (Argazkia: Bergara Turismo).