Guztira 2,6 kilometro luze eta 4 metro inguru zabal izango ditu. Oinezko eta bizikletentzako bidegorri zatia bukatutakoan, San Prudentziotik Oñatira eta Arrasatera doazen bidegorriekin lotura egiteko 500 metroko zatia baino ez da faltako. Bidegorriaren zatirik handiena Maltzaga eta Gasteiz arteko errail estuko trenbide zaharraren trazatuan egingo da.
Bidegorri hau egiteko lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 876.184 eurokoa da, eta behin esleitu ondoren, lanak egiteko epea lau hilabetetakoa izango da. Beraz, ongi bidean, lanak urte amaieran bukatuko dira. Aurreikusten da obra guztiak herri jabari-gunean egingo direla, baina ia lur gehienak Bergarako Udalarenak eta Adif-enak dira. Horregatik, Bergarako Udal batzarrak Gipuzkoako Foru Aldundiari dohainik eta 25 urtez, bere jabetzako zatiak lagatzea aurreikusten da, proiektuaren obrak exekutatu eta bizikleta eta oinezkoentzat erabiltzeko.