Oinez eta bizikletaz ibiltzeko errepidea aldarrikatuko dute, martxa baten bitartez

Ane Elordi 2014ko eka. 12a, 12:22

Auzobide Plataformak martxa antolatu du, aldarrikatzeko Ubera, San Joan eta Bergara lotzen dituen ibilbidea oinez eta bizikletaz egin ahal izatea. Ekainaren 22an, domekan, egingo da martxa eta bide egokia egitea eskatzen dute.

Herritarrek sortutako plataformak helburu argia erakutsi du, Bergara eta auzoak batzen dituen bidea bizikletaz zein oinez egiteko egokia izatea. Ubera eta San Joan auzoek osatzen duten bailaran 400 pertsona bizi dira, eta inguruan 35 enpresa daude. Egun, inguru arriskutsua da, izan ere errepideak ez du bazterbiderik eta oinez edo bizikletaz ibiltzeko ez da egokia.

Plataforma osatzen duten herritarrak bildu dira Bergarako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin; bi horiek eskaera begi onez ikusi duten arren, ez dago lehentasunen artean. Hori dela eta, herritarrek auziaz jabetzeko beharra ikusi dute, eta mobilizatzeko deia egin dute. Ekainaren 22rako ekintzak antolatu dituzte, artean ibilaldia mendiz edo errepidez egiteko aukera egongo da.

Egitaraua

  • 9:00 Azoka Plazan elkartu. Mendiz Uberara, San Martzialetik eta Amatiñotik pasatuta. Ondoren, txakolin tragoa Amatiñon.
  • 11:00 Igerilekuaren aurrean elkartu. Oinez eta bizikletaz Uberara errepidetik.
  • 12:00 Uberan ekitalditxoa. Argazkia. Ondoren, denok San Joanera.
  • 13:00 San Joanen salda eta tragoa. Argazkia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak