Bertan, parte hartu dezakete nahi duten Bergarar guztiek saldu edo trukatu nahi dituzten gauzak eramanda. Mahai bana izango da eskuragarri zerbait trukatu edo saldu nahi duenak postua jarri ahal izateko. Norberak bere mahaia ere eraman dezake.
Hala eta guztiz ere, parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, antolakuntza gaiak direla eta. Izen-ematea ekainaren 16a baino lehen egin behar da, Internetez formulario hau beteta edo Kultur Etxean 9:00etatik 21:00etara bitartean.