Umeen eta Helduen Egunarekin, gaur bukatuko dituzte Pazkoak Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2014ko eka. 10a, 09:16
Koadrilen eguna izan zen atzo eta gustura ibili ziren gazteak.
Jaietako azken traka izango dute gaur Bergaran. Askotariko ekitaldiak prestatu dituzte, eta bi adin tarteetako herritarrak izango dira protagonista nagusiak: umeak eta helduak. Haurrentzako jolasparkea, herri kirol erakustaldia, bingo herrikoia edota bertso saioa antolatu dituzte gaurko, besteak beste. Gauerdian, Bitorianatxoren igoerarekin, bukatutzat emango dituzte aurtengo. [ALBISTE BARRUAN, EGITARAUA].

09:00 BIGANTXAK zezen-plazan. Sarrera: 2 euro.    

11:00 - 14:00 HAURRENTZAKO JOLASPARKEA Ipintza II-ko patioan. Puzgarriak, zirkuitu tibetarra, pendulua…

12:00 HERRI KIROL ERAKUSTALDIA San Martin plazan. Joxe Mari Olasagasti, Donato Larretxea, Alex Txikon eta Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkoran, eta Joseba Ostolaza eta Idoia Etxeberria harri jasotzen. Ondoren herri kirolen tailerrak ikusleentzat. Zaassssttt! Eman hor aizkorakada gozo-gozoooo! Azpi-azpitiooo…!!!

12:30 – 14:00 ARANTZA ETA PANTXOren kantu emanaldia Domingo Martinez de Irala kalean.

17:00 – 20:00 HAURRENTZAKO JOLASPARKEA Ipintza II-ko patioan.

17:00 Aspe pilota enpresak antolatutako 1. mailako PILOTA JAIALDI PROFESIONALA. Mil azul, mil azul…

18:00 BINGO herrikoia Munibe plazan (euria eginez gero, San Martin plazako arkupeetan).

18:00 BERTSO saioa txosnetan.

18:00 - 20:00 AROZTEGI ARETOAN Eibarko pintura elkarteko margolarien lanen erakusketa.

18:30 ERREKORTADORE ESKOLA ZEZENTXOEKIN zezen-plazan. Sarrera: 2 euro.

20:00 – 21:00 eta 22:30-00:30 DJ FESTA DJ Oihan Vegarekin, San Martin plazan.

20:00 ROCK kontzertua txosnetan: Bidelapurrak.

22:00 FILM LABURREN lehiaketa txosnetan.

00:00 BITORIANATXOREN IGOERA San Martin plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak