PAZKOAK 2014

Herri bazkari jendentsu, eguzkitsu eta bustia

Imanol Gallego 2014ko eka. 9a, 20:55

Eguzkiak gogotik berotzen zuen arren, bergararrek ez dute huts egin, eta San Martin plaza jendez bete da. Entsalada eta paellak arrakasta izan du, eta koadrilek ederto pasa dute.

Herri bazkari batean gutxienekoa menua da, baina aurtengoak ia guztiak ase ditu, "oso ona zegoen", zioen batek baino gehiagok, beroari aurre egiteko eroan dituzten eguzkitakoen azpian. Musikak girotuta lagun taldeek mahaiak bete eta umore onarekin bazkaldu dute.

'Euria' egin du

Egiten zuen beroa apur bat arintzeko gainera, udaletxeko balkoitik pare bat zinegotzik mangera bat atera eta urez busti dituzte plazan zeudenak. Gehienak gainera, haserretu ordez, gogoz hartu dute euri freskagarri hori.

Festarekin bat egiteko asmoarekin, asko izan dira herriko tabernetan ogitartekoak erosi eta herri bazkariarekin bat egin dutenak.

Bazkaldu ostean, zezen plazara joan aurretik, dantzaldia ere egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak