Bihar amaituko dituzte Bergararrek egubakoitzean hasitako Pazko jaiak, baina azken txanpan sartuta egon arren, ez dirudi nekatuta daudenik.
Horren adibide garbia gaur goizean ikusi ahal izan da zezen plazan, koadrilen eta tabernen arteko herri kirolen txapelketan. Eguzkiak gogor jo duen arren, zortzi talde ibili dira nor baino nor gehiago besteak beste txinga eroaten eta sokatiran; eta bestelako jolasak ere egin dituzte.
Proba guztiak egin ostean, Piketeak izeneko taldea izan da irabazlea.
Zezentxoekin egin dituzte hainbat proba eta ipurdikoren edo beste ere ikusi ahal izan den arren, giro ona izan da nagusi bai parte hartzaileen, eta baita ikusleen artean ere.