Zirauna Sport taldeko ziklista izan da onena Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izan den proban. Dena den, helmuga zeharkatzen lehena Lizarte taldeko Marc Solera izan da, baina epaileek balio barik utzi dute haren garaipena, Estevez oztopatu duelako. Hirugarren sailkatu da Alain Gonzalez eta Jokin Etxabe izan da bergararrik azkarrena.