PAZKOAK 2014

Eguerdira bitartean, San Martin Agirre plazan pilatu da jende gehien

Mirian Biteri 2014ko eka. 7a, 17:59

Bakailao lehiaketako irabazleak, udal ordezkariekin.
Bergarako elkarteen arteko bakailao lehiaketa, umeen plastika lehiaketa eta taloak egiten ikasteko tailerra. Horixe izan da gaur goizean San Martin Agirre plazan izandakoa. Udaletxe barruan bitartean, urtebete baino gutxiago duten ehun txikitxotik gora elkartu dira, jaietara ongietorria emateko ekitaldian. Herriko kaleetan barrena, bestalde, erraldoien konpartsak ibili dira.

Eguerdi partera arte, jana usaina nagusitu da San Martin Agirre plazan: batetik, lapikoa su gainean eta amantala soinean zutela, bakailao gozoa gertatu dute herriko elkartekoek. Aurten Osintxuko Aizpe elkartekoek irabazi dute; bigarren, Gorla; eta hirugarren, Pertxa.

Bestetik, ume batzuek plastika lehiaketan parte hartu dutenbitartean, beste batzuek taloak prestatzen ikasi dute; eta hori gutxi balitz, txistorra ere banatu dute herritarren artean.

Jaioberriendako zapitxoa

Udaletxe barruan, berriz, jaioberriei ongietorria egin diete. Iazko jaietatik gaur arte jaiotako ehun umetxotik gora elkartu dira osoko bilkuren aretoan. Udal ordezkariek zapitxoa jarri dizkiete, eta jarraian, kalera joan dira talde argazkia ateratzera.

Bestalde, erraldoiek herriko kaleak hartu dituzte eguerdian. Bergarako konpartsarekin batera, Kataluniako, Mutrikuko eta Hernanikoak ibili dira kaleetan barrena.

Hau hasi baino ez egin...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak