Zubillagako suhiltzaileak bertaratu ziren berehala eta itzali egin zuten sua, baina kostata; ez zitzaien erraza gertatu lasto-fardelak amatatzea.

Zezen ekitaldiak, normal
Ke usaina gau guztian egon da, baina ez da besterik gertatu; susto txiki batean geratu da, beraz. Zezen festen antolatzaileek adierazi dute ekitaldiak normal egingo dituztela. Gaur goizean bertan, jaietako lehen sokamuturra egon da Seminarioko zezen plazan.
