Bergarako Gaztetxeko 14. urteurrena ospatzeko aste oso bat hartuko dute herritarrek

Miren Mujika 2014ko eka. 4a, 16:52

Aste osoan zehar egingo diren askotariko ekintzak.
Bergarako kartzela zaharrak hamalau urte bete ditu jada. Horregatik, bergararrek ahalegin berezia egin dute egitarau anitz eta osatu bat prestatzeko. Adin guztietako pertsonentzat zuzenduta dago aurtengo egitaraua, kartzela zaharra herritar ororen gunea izan dadin. Hori dela eta, "plazer astea" antolatu dute Bergarako Gazte Asanbladako kideek.

Aste osoko egitaraua

  • Ekainaren 13a, egubakoitza: Giza-xakea 19:00etan San Martin plazan. Ondoren, pregoiaren txanda izango da. 20:00etan suzko erroberak egongo dira Gaztetxe kanpoaldean. 22:30ean, aldiz, Imanol Ituiño magoaren ikuskizuna egongo da.
  • Ekainaren 15a, domeka, umeen eguna: 12:00etan 0-6 urte bitarteko haurrentzak jolasak egingo dituzte kartzela zaharreko haur eta gurasoen asanbladak. 14:00etan bazkaria egingo dute Gaztetxean eta jarraian, ipuin kontalari baten ikuskizuna ikusteko aukera izango dute umeek. Bazkarian izena emateko helbide honetara idatzi behar da: raulpini87@hotmail.com, haur eta heldu kopurua zehazteko. Izen-ematearen azken eguna ekainaren 13a izango da. 16:00etan, 6-12 urte bitartekoentzat jolasak egongo dira, amaieran sorpresa batekin.
  • Ekainaren 16a, astelehena: 18:00etan liburu aurkezpenak eta hitzaldi-solasaldia Erlantz Urtasun hizlariaren eskutik.
  • Ekainaren 17a, martitzena: Zibergara: urtebete saretzen hitzaldi-solasaldia 18:00etan. 19:00etan, berriz, Imanol Epelderen proiektu berria den Etxepare RAP kontzertua egongo da.
  • Ekainaren 18a, eguaztena: Ttiklik! elkarguneko kideek adimen emozionala lantzeko Emozioak Antzezten tailerra eskainiko dute 18:00etan, antzerkia eta jolasa uztartuz. Haur, gazte eta helduentzat zuzendutako tailerra da eta dohain izango da. Aintzane Irizar adimen emozionalean aditua den psikologoa eta Nahia Alkorta antzerki irakasleak gidatuko dute tailerra.
  • Ekainaren 19a, eguena: Pintxo-pote girotua egongo da 19:00etatik aurrera.
  • Ekainaren 20a, egubakoitza: Dantza DesEraikitzen tailer-hitzaldia egongo da, 18:00etan, Xara Sacchi artista eta ikertzailearen eskutik. Tailerra dohain izango da, eta aurrez abixatuz gero, lo egiteko aukera egongo da. 23:00etan, Bertsondorrak II izeneko bertso musikatuakegongo dira, tematika herrikoia eta umorea nagusi izango direlarik.
  • Ekainaren 21a, zapatua, ospakizun eguna: 11:00etan, pati-poteo musikatua egongo da, urtero legez.  Herriko hainbat guneetan kuadrilla ezberdinen arteko lehiaketak egingo dira. 14:30ean bertso-bazkaria egingo dute Gaztetxean eta Nerea Ibarzabal eta Gorka Lazkano bertsolari bizkaitarrak bertan egongo dira. Txartelak Deportibo, Korta, Pol-Pol eta Arranon aurki daitezke.  Gauean, Txapa Irratiak antolatuta Txapa jaia egongo da Gaztetxean. Ki Sap taldearen kontzertuarekin hasiko da jaia, ska-reggae abestiekin. Gero, ordea, Txapa revolutionary sound system irratiko programa ezberdinen arteko musika-pikea izango da.
  • Ekainaren 22a, domeka: Goiener Kooperatibako kideek euren proiektua azalduko dute 19:00etan, eta Monica Monteagudo eta Alberto Bezunartea legazpiarrak izango dira hizlariak. Goiener kooperatiba irabazi asmorik gabeko elkarte autonomoa da eta elektrizitatea komerzializatzen duten enpresa handiekiko ahalik eta autonomia mailarik handiena lortzea du helburu, era berean energia kultura arrazionalago eta jasangarriago berri bat sustatuz bazkideen artean.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak