Joan den martitzenean jokatu zituzten, Bergarako frontoian, Bergara Hiria txapelketako lehen finalerdiak. Horietan, promesetan, Errandonea eta Martinez gailendu zitzaizkien Etxeberria eta Urizarri: 22-19 bukatu zuten partidua. Seniorretan, berriz, Arrietak eta Gorrotxategik osatutako bikoteak Azpiri eta Diez hartu zituen mendean. 22-18 bukatu zuten partidua.
Finalaurrekoetan irabazita, Errandonea eta Martinez eta Arrieta eta Gorrotxategi ekainaren 9an Pentekoste jaietako astelehenean jokatuko den Bergara Hiria txapelketako finalean izango dira.