PAZKOAK 2014

Pentekoste jaietako ekintza esanguratsuenak zapiaren barruan

Imanol Gallego 2014ko eka. 3a, 12:30

Pentekosteetako zapiak eroango duen marrazkia.
Bergara eta dotoretasuna sinonimoak diren bi hitz dira, eta, nola ez, jaietan herritarren elegantzia areagotu egiten da. Ile-apaindegiek lan handiagoa izaten dute, jendeak arropa berria jartzen du, gazteek kolore biziko kamiseta eta alkandorak erabiltzen dituzte... baina nagusi zein gazte guztiek janzten dute jaietako zapia

Txupina, bakailaoa, garagardoa, dantza, musika... Maite Elortzak egindako diseinuari jaietako gauza gutxi falta zaizkio. Irudimenez betetako marrazkia da aurtengoa, eta triangelu batean, herriko jai kuttunenetakoak laburbiltzen ditu. Ohiturari eutsiz, zapiak ere lelo propioa izango du. Gau eta egun euskaraz lagun izan da esaldi aukeratua. Bada, bergararrak jai giroan murgiltzeaz gain, festak euskaraz igarotzera animatuko ditu.

Aurreko urteetan bezala, zapia mahoi kolorekoa izango da. San Martin plazan jaietako egubakoitz eta zapatuan jarriko duten postuan eta herriko zenbait tabernatan ere salduko dituzte zapiak, 3 eurotan. Egun horietan ere pegatinak banatuko dira; horiek, baina, doan.

Hala, Pentekosteetan, bergarar guztiek berezkoa duten dotorezia horrekin eroango dute zapia lepoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak