Aste bereziak euskararen erabilera gozagarria eta euskal literaturaren produkzioa bultzatu nahi du. Horretarako, haurrentzat ipun kontaketa ere egongo da ekainaren 18an, eguaztena, 17:00etan Agorrosin kanpoko igerilekuan. Eguraldi txarra eginez gero, San Martin plazako arkupetan egingo dute.
Horrez gain, aste guztian zehar euskarazko liburuak merkeago erosteko aukera izango dute bergararrek. Bergarako Elkar Megadendan haur, gazte zein helduentzat euskarako literatura egongo da salgai. Helduen euskarazko liburuei %50eko deskontua ezarriko zaie, gazteen kasuan %30ekoa, eta haurrei %15ekoa. Gehienez bi liburu eros daitezke pertsonako. Astean zehar euskarazko liburuak erosten dituztenei saltzaileak erosketa txartel bat emango die, hauek Jardun bulegora eraman dezaten deskontua abonatzeko. Deskontuaren dirua jasotzeko epea ekainaren 27a da.