Andatza Auzotik abiatu ziren, eta Aiako sarrera izan zen helmuga. Eguraldia ez zuten lagun izan, eta errepidea bustirik egon zen lehendabiziko bi itzulietan; azken bietarako lehortu zen. Hala ere, zorua ez zegoen egoera onenean, hezetasuna zela eta.
Aiako igoerako marka propioa gainditzetik lau hamarrenera gelditu zen Aitor Zabaleta, Lola BMW autoarekin. Bigarren postua lehiatua egon zen, Arkaitz Ordoki eta Joseba Iraolaren artean. Azkenik, Ordokirentzat izan zen. Bestalde, autoen kategorian Markel Cestafe izan zen garaile, Mitsubishi EVO VI autoarekin.
Lasterketa ezbeharrik gabe egin zen, gertakari bakarra David Pelaezek izandako istripua izan zen. Laugarren itzulian errepidetik irten zen, eta, ondorioz, lasterketa gelditu behar izan zuten, eta errepideko olio arrastoak garbitu.