Uztaileko udaleku irekietarako epe barruan izena eman duten ume guztiak onartu dira. Aurreikusitakoa baino askoz izen emate handiagoa egon da, baina Udalak, "zerbitzu horren aldeko apustu garbia" egin nahi izan du. Hori horrela, "ume guztiek udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute".
Gurasoendako batzarrak
Gurasoei udalekuen gaineko xehetasunak emateko asmoz, informazio batzarrak antolatu dituzte ekain erdialderako. Hiru batzar egingo dituzte:
- Ekainaren 16an, 18:30ean, Angiozarko saloian, Angiozarko udalekuen gainean.
- Ekainaren 17an, 18:30ean, Zabalotegi aretoan, herriguneko udalekuen gainean.
- Ekainaren 18an, 18:30ean, Osintxuko ludotekan, Osintxuko udalekuen gainean.