Eguraldiak laguntzen ez badu ere, inoiz baino biziago dago gaur Bergarako Bolua auzoa: Erakusketak, pintxo dastaketak, zumba eta aretoko dantzak... Dena da ongi etorria bertako merkatarita herriratu eta biziberritu gura bada.
Bergara Bizi egitasmoak antolatu duen tankera horretako lehenengo festa da hau: "Ikusten genuen auzoetan ere askotariko ekimenak antolatzeko aukera badagoela eta horregatik hasi gara merkataritza biziberritzeko ekintzak auzoetan ere egiten", dio antolatzaile lanetan aritu den Txamonix tabernako Denis Armendarizek. Eta gaineratu du: "Etorriko dira gehiago ere. Hurrengoa Labegaraietan egin daiteke, esaterako".