Giza eskubideak, konponbidea eta bakea lelopean arlo ezberdinetako herritarrak batu dira mugimendu honen lehen ekintza egiteko. Alaitasunez eta irribarrez besarkatu dira bertaratu direnak harreman berri eta estuak lortzeko. Arantzazu Egiguren antolatzailearen esanetan: "Oso pozik nago, jendeak gogoekin hartu du eta espero baino jende gehiago hurbildu da. Martxoaren 15ean San Telmo museoan egindako adierazpenen ondoren testigoa hartu dugu eta herrira zabaltzeko, hau izan da gure lehen ekimena."