Rezustak (Bergara, 1973) ekainean beteko du urtebete Aspeko pilotari profesional moduan, eta dagoeneko urteko bigarren finala du begiz jota –badaki bikoteka promesen mailako txapela janztea zer den–. Horretarako, baina, biharko norgehiagokan Iker Tainta nafarra gainditu beharko du. Eta ez da kontrario makala, eskuinarekin zein ezkerrarekin, bi eskuekin ematen diolako pilotari ondo.
Gorputzaldi onean
Rezusta kirolari batek beharrezko duen joko-erregulartasunaz gozatzen dabil, eta eskuetako arazo barik ibiltzeak eman dio erregulartasun hori. Kolpez fresko dabil, eta duela gutxi, Julian Retegik kantxan mugitzeko duen bizkortasuna azpimarratu zuen. Hala, egun Bergarakoaren ezker eskuak min handia egiten die kontrarioei. Hori da gakoa, freskotasun horri ahalik eta ondoen eustea.