Birziklapena eta kontsumo arduratsua sustatzeko proposamenak egin dituzte Bergarako ikasleek

Ane Elordi 2014ko mai. 30a, 14:50

Bergarako gazteek Eskola Agenda 21eko osoko bilkura izan zuten, eta zenbait gai landu zituzten, besteak beste, birziklapena, kontsumo arduratsua eta ingurumenaren zaintza.

Ikasleen hainbat proposamen aurkeztu zituzten udalbatzarrean. Kontsumoari dagokionez, garaiko produktuak bultzatzea proposatu dute, baita kontsumo taldeei eta produktu ekologikoak saltzen dituztenei erraztasunak jartzea ere. Horrez gain,  sasoiko produktuak bultzatu, baratza publikoak sortu, inguruko baserrietako produkzio ekologikoa bultzatu etab. Alergia eta beharrizan bereziak dituzten pertsonak ere gogoan izan dituzte, eta azokan horientzat egokiak diren produktuak saltzeko eskaria egin dute.

Birziklapena sustatzeko kanpaina bat bultzatu nahi dute, azokan plastikorik ez emateko eta bakoitzak bere poltsak eraman ditzan. Gainera, poltsa berrerabilgarriak eskuragarri izatea proposatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak