Eibarko Artisten Elkarteko lanen erakusketa ikusgai gaurtik aurrera

Ane Elordi 2014ko maiatzaren 30a

Bergarako Aroztegi aretoan erakusketa berria inauguratuko dute gaur, 19:00etan. Bertan, Eibarko Artisten Elkarteko kideen lanak egongo dira erakusgai; askotariko lanak aurkeztuko dira, besteak beste, pintura lanak, eskulturak eta argazkiak. Maiatzaren 30etik ekainaren 15era irekita egongo da erakusketa.

Erakusketaren ordutegia hurrengoa da:

Asteartetik ostiralera: 18:00 – 20:30

Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:30

Igandetan: 12:00 – 14:00

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak