Mikel Aristiren Euskadik taldekako erlojupekoa irabazi du Girondeko Tourrean

Xabier Urtzelai 2014ko mai. 29a, 14:54

Mikel Aristi. Argazkia: Josu Urrestarazu
Euskadi Taldeak Girondeko atariko proba irabazi du gaur, eguena, eta taldeko ordezkarietako bat Mikel Aristi zen. Hala, Bergarakoak garaipenen palmaresa estreinatu berri du, profesional moduan egin duen bigarren urtean. 21 kilometroko erlojupeko azkarrean Gerrikagoitiaren mutilek lan ederra egin dute, eta 52 kilometro ordutik gorako abiaduran egin dute erlojuaren kontrakoa. Hala, 24 talderen artean onenak izan dira Aristi eta konpainia.

"Talde osoaren garaipena izan da, eta oso pozik gaude. Fundazioan gogor ari gara lanean, eta 1996tik ez genuen lortzen halako garaipenik", azaldu du taldeko kirol zuzendariak. Euskadirendako denboraldiko hirugarren erlojupekoa zen: "GP Libertyn hirugarren izan ginen, eta Loir et Cher-go Tourrean bosgarren. Horrenbestez, erlojupekoa irabazteko borrokan ikusten genuen gure burua. Ilusioz geunden, eta sentsazio onak genituen. Hala, atzo goiz egin genuen bidaia, arratsaldez zirkuitua ikuskatu genuen, eta goizean beste itzuli bat eman diogu". Hala, taldeko  Illart Zuazubiskarrek jantzi du liderraren mailota, Jon Aberasturi, Jon Larrinaga eta Pablo Lechuga taldekideen artean berak gurutzatu duelako lehenengo helmuga. Aristik eta Haritz Orbek segundo batzuk galdu dituzte helmugan, ibilbidean zehar taldekideen alde indarrak xahutu ostean.  

Atseden hartu barik, baina, gaur arratsaldean bertan bigarren etapa zuten jokoan, 114 kilometroko etapa Sy. Aubin de Medoc eta Biganos artean. Seguruenik esprintean amaituko da lasterketa, eta Aberasturirekin ahaleginduko dira aurrean egoten.

EMAITZAK:

1.  
Euskadi
00:25:02
2.  
Cyclingteam Jo Piels
00:25:07
3.  
Itera - Katusha
00:25:13
4.  
Royal Ligue Velocipedique
00:25:27
5.  
Metec - TKH Continental Cyclingteam
00:25:29
6.  
Armée de Terre
00:25:59
7.  
CM Auvervilliers -BigMat
00:26:01
8.  
Team U Nantes Atlantique
-
9.  
4-72 - Colombia
00:26:16
10.  
Sable Sarthe
00:26:27
11.  
Team Ecuador
-
12.  
Velo Cub de Toucy
00:26:28
13.  
GSC Blagnac
00:26:33
14.  
Super Maritime Apoge
00:26:34
15.  
Entente Sud Gascogne
00:26:40
16.  
CC Périgueux
00:26:43
17.  
Team Martigues SC-Vivelo
00:26:45
18.  
Burgos-BH
00:26:52
19.  
US Montauban
00:26:55
20.  
Océane U-Top
00:26:59
21.  
Occitane Cyclisme Formation
00:27:02
22.  
Team Kuota
00:27:11
23.  
Côtes Armor cyclisme
00:27:13
24.  
T.Palm - Pôle Continental Wallon
00:27:33
25.  
KTM road-and-trail.com
00:28:10

Informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak