Ondare Soziokulturala gertuko duen edozeini zuzendutako jardunaldiak dira; baina, batez ere, Gradu Amaierako Lana egiten daudenei zuzenduta daude, esaterako, Geografia, Historia, Artearen Historia edota Kultur Antropologiako Gradua ikasten dutenei. Arlo horietako ikasle zein ikertzaileentzat da egokia egitasmoa. Ondare Soziokulturalarekin zerikusia duten erakundeek ere har dezakete parte.
Egitaraua edukien arabera antolatuko da. Lehendabiziko egunean ondare eta kultura materialerako sarrera egingo da; bigarren saioan ondare inmateriala aztertuko dute, eta azkenekoan ondare sozio-historikoa. Betiere, Debagoienako adibide eta kasu konkretuak izango dituzte osagarri. Hizlariak izango dira UNED-eko zenbait irakasle: Alberto Santana, Felix Leturia eta Carlos Larrinaga.
Matrikula epea Ekainaren 7ra arte egongo da zabalik, eta 65 eurokoa izango da; http://www.uned.es/ca-bergara/seminarios/Sociocultural/Soziokulturala_formu.htm helbidean egin behar da izen ematea, eta Kutxabankeko kontu honetan sartu behar da dirua: 2095-5214-93-1060737201. Behin matrikula egin ostean, ziurtagiria aurkeztu beharra dago: leihatilan, emailez secretaria@bergara.uned.es helbidean , edota hurrrengo Fax zenbakian 943 76 27 21.