'Emakume basatia' helduendako ipuin kontaketa saioa hilaren 27an

Imanol Gallego 2014ko mai. 26a, 16:54
Maider Galartza.
Maider Galartza ipuin kontalariak bi saio egingo ditu aste honetan: bata, nagusiendako; eta bestea, umeendako.

Emakume basatia izenburuarekin egingo du helduendako saioa Maider Galartza kontalariak eguaztenean, hilak 27, 19:00etan, osoko bilkuren aretoan. Doan izango da, eta kontakizunean, gizarteko hainbat esparrutan aurkitzen dituen oztopoei aurre egiten dien emakumearen istorioa kontatuko du Galarzak.

Umeendako saioa

Egubakoitzean, hilaren 30ean, bestalde, umeendako ipuin kontaketa saioa egingo du Maider Galartzak Udal Liburutegian.
Ipuinak mara mara izeneko emanaldia egingo du eta bi saio eskainiko ditu: 18:00etan, 3 eta 5 urte arteko umeendako; eta 18:30ean, 5 urtetik gorako neska-mutikoendako. Bada, Udal Liburutegiko saio horiek ere doan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak