Kultura kalera eguna antolatzeko bilera irekia egingo dute bihar

Jon Moñux 2014ko mai. 26a, 11:45

Aurreko urtean bezala, aurten ere kultura kalera ateratzeko egitasmoa jarriko du martxan Bergarako Udalak eta herriko kultur eragileek osatutako lantaldeak. Hori dela eta, 2014ko Kultura kalera eguna antolatzeko, bihar arratsaldean bilera irekia egiteko deialdia zabaldu Bergarako Udaleko kultura zerbitzuak.

Arratsaldeko zazpietan hasiko dute bilera udaletxeko pleno aretoan. Irekia denez, Udaleko ordezkariez eta kultur eragileetako kideez gain, Kultura kalera egunean interesa duen edozein herritarrek parte hartu ahalko du batzar honetan. Eguna zehaztua ez dagoen arren, aurten ere, irailean irtengo da kultura kalera.

Egunaren helburuak

Kultura kalera egunak, herriko kultura eta ondarea uztartu nahi ditu. Hori dela eta, herriko kultur eragileek euren abileziak erakusteko aukera ezin hobea izango da aurtengo Kultura kalera eguna ere.
Pasa den urtean, irailak 21ean, Kultura kalean egitasmoaren barruan, Bergarako kulturgintzako hainbat artistek, dantza ikustaldiak, musika emanaldiak, tailerrak edota arte erakusketak egin zituzten herriko erdigunean zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak