Kalamuaren kontsumoari buruzko saioa Zabalotegin

Imanol Gallego 2014ko mai. 26a, 11:34

Kalamu sail bat.
Bergarako Sustar elkarteak antolatuta, kalamuaren inguruan jardungo dute Orain elkarteko kideak egubakoitz honetan.

Kalamuaren arriskuei buruzko hitzaldia izango da, eta erretzaileak direnei zuzenduta egongo da saioa. Substantziari buruzko informazio zabala emateaz gain, kontsumoaren arrisku eta kalteei buruz ere mintzatuko dira hizlariak. Horrez gain, saioan, kalamuaren kalteak nola murriztu ere azalduko dute.

Non eta noiz

Ikus-entzunezko proiekzio baten laguntza izango duen kalamuaren inguruko hitzaldia egubakoitzean izango da 19:00etatik 20:30etara Zabalotegi aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak