EH Bilduk irabazi du Bergaran, baina ia 4 puntu behera eginez, eta EAJk, ostera, gora egin du, puntu eta erdi, 2009ko Europako hauteskundeekiko. Botoetan, biek egin dute gora, abstentzioa txikiagoa izan delako duela 5 urte baino. Ezker Anitzak ere gora egin du nabarmen. Halere, Podemos izan da ustekabea, laugarren indar bilakatuz, Ezker Anitzaren aurretik. Sozialistek beherantz eta baita PPk ere. Espainiako bi alderdi nagusiak krisian, Bergaran ere.
2014
Errolda: 11.856 Abstentzioa: 6.823 (57,54)
EH Bildu: 2.002 (%38,88)
EAJ: 1.679 (%32,61)
PSOE: 465 (%9,03)
Podemos: 243 (%4,72)
Ezker Anitza-Iratzarri-EKI: 229 (%4,44)
PP: 171 (%3,32)
Equo: 69 (%1,34)
UPD: 62 (%1,20)
2009
Errolda: 11.846 Abstentzioa: 7.071 (%59,69)
EH Bildu: 1.465 (%42,57)
EAJ: 1.482 (%31,1)
PSOE: 829 (%17,4)
PP: 252 (%5,29)
Ezker Batua-Berdeak: 90 (%1,89)
UPD: 7 (%0,15)
Oharrak:
2009an EH Bildu kolaizioa ez zen aurkeztu, hortaz, 2009ko datua kalkulatu dugu Iniziatiba Internazionalistaren (ezker abertzaleak botoa haiei ematea eskatu zuen), Aralarren eta EAren botoekin (batera aurkeztu ziren). Alternatibak, eskatu zuen botoa Izquierda Anticapitalista-Revolta Globalentzat.
2009an Ezker Batua eta Berdeak batera aurkeztu ziren; oraingoan, Ezker-Anitza-IUk eta Iratzarri-EKIk osatu dute koalizioa.