Bergaran elkartu dira lehen aldiz Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Auzoko egitasmoa ezagutzera emateko festa honetara jende ugari gerturatu da, "etorkinak soilik moldatzen diren gizarte bat baino, guztiok bat egiten dugu eredu bat sortu nahi dugu" dio festara gerturatu den herritar batek.
Azaleko kolorea, janzkera eta hizkuntzak soilik desberdintzen zituen bertaratutako jaian, guztiak batera ibili baitira une oro. Ongi-etorri ekitaldiaren ostean, Auzoko taldeetan burutzen diren dinamikak ezagutu eta haietan parte hartu dute. Bien bitartean, umeek elkarrekin jolas egiteko gunea ere izan dute.
Goizeko jolasak bukatu eta gero, jatorri ezberdinetako janaria dastatzeko aukera izan dute. Bertan zegoen janari gehiena agortu eta gero, Batu taldeak eman dio amaiera festari euskaraz abestutako musika afrikarrarekin.