PAZKOAK 2014

Iparraldeko kantariak Bergarako jaietan

Ane Elordi 2014ko mai. 23a, 13:22

Orain arteko erromeria ordezkatuko du 'Iparraldea Bergaran' kontzertuak. Bergarako Pentekoste jaietako zapatuan San Martin plazan erromeria egiteko ohitura zegoen; baina aurten udalak Ipar Euskal Herriko kantariak gonbidatu ditu, jaietako eskaintza zabala bermatu eta bailarako jendea erakartzeko asmoz.

Aurtengo Pentekosteek izango duten berrikuntza nabarmenetarikoa da. San Martin plazan iluntzean ez da erromeriarik egingo; azken urteetan arrakasta galtzen joan baita, eta gune horri bultzada bat eman nahian jarduera berritzailea antolatu dute: Iparraldea Bergaran izeneko musika emanaldia. Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Mixel Ducau eta Carolin Pilliphsek osatutako taldeak kontzertua eskainiko du.

Eskaintza aldatuz, herritar guztiak asetzeko moduko egitaraua antolatu nahi izan dute. Nahiz eta zapatuko erromeria ez den egingo, jaietan zehar dantzaldiak egongo dira, adibidez, Imuntzo eta Beloki bikotearen eskutik erromeria egongo da eta Txosnagunean Herrixa Dantzan egitasmoaren dantzaldia egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak