Sorpresaz hartu du Reyes Azkoitiak Udalak egindako proposamena: "Isileko lan bat egitearen aldekoa naiz", esan du pilota entrenatzaileak. Ez da une gozoak bizitzen ari Azkoitia, izan ere pilota taldeko Luis Mari Gutierrezek iktus bat jasan berri du. "Akaso beste une batean, ilusio handiagoa egingo lidake gonbita, dena den, zerbait positiboa bezala hartzen dut, eta nirekin pilotaren alde lan egin duten guztien izenean botako dut txupina".
Balkoian baina, ez da bakarrik egongo, bertatik bota ohi diren globo erraldoiak pilotari gazteek botako dituzte-eta.
Blanca Narbaiza izango da Bitorianatxo
Aurten ere bera izango da Bitorianatxo. Egubakoitzean Bergarako udaletxeko balkoian ikusiko dugu Narbaiza. Baserritar jantzita, jaietako zapiarekin eta jendeari ondo pasatzeko eskatzen.