Udalak boulderra erabiltzeko araudia Pol-Polekin hitzartu du

Imanol Gallego 2014ko mai. 23a, 10:48

Labegaraietako boulder-gunea.
Labegaraietako boulder-gunea egoera onean mantendu ahal izateko, Udalak eta Pol-Polek hitzarmena sinatu dute.

"Orain arte gunea edozeinek erabil zezakeen, eta, araudi honekin, bere mantenu egokia ziurtatzeaz gain, erabiltzaileen segurtasuna ere bermatu nahi dugu", dio Lauri Askargortak, Kirol zinegotziak.

Horretarako, Udalak boulderra dagoen gunea itxi egingo du, kiroldegiko beste guneetatik bereiztuta utzita. Gunea erabili nahi duten erabiltzaileek kiroldegiko tabernan eskatu beharko dute bertako giltza.

Nork eta nola erabili?

Labegaraietako kiroldegiko boulderrera sarrera libre izango dute, Agorrosingo kirolguneko abonua indarrean dutenez gain, eguneroko sarrera ordaintzen dutenek eta Pol-Poleko eskalatzaile txartela dutenek.

Eskalatzaile txartela Pol-Polen lor daiteke; horretarako, baina, Mendi Federazioan lizentzia egunean izateaz gain, txartelaren kuota ere ordaindu behar da.

Udalak eta Pol-Polek sinatutako akordio horretan, boulderra egoera onean mantentzeko, finantzatutako inbertsio programa bat ere ageri da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak