Azkoitiaren aurka lehiatuko da gaur Bergara, Herri Artekoan

Julen Aperribai 2014ko mai. 23a, 10:18

Herri Arteko Pilota Txapelketako Bergarako taldea.
Aurrera segitzen du Herri Arteko Pilota Txapelketak, eta Azkoitiaren aurka neurtuko ditu indarrak gaur Bergarak, Udal Pilotalekuan. Aurkari gogorrenetako bat izango dute bergararrek aurrean, beraz.

Maiatzaren 17an, zapatua, Errenterian itzulerako partiduak jokatu zituzten bergararrek eta bertan eskuratu zuten final-zortzirenetarako txartela. 2-1eko errenta zuten eta 3-0ekoa lortu zuten, hiru kategorietan irabazita. Kadeteek eta gazte mailakoek 4-22 eta 18-22 irabazi zuten, hurrenez hurren. Eta nagusiek kadeteen emaitza berarekin gainditu zituzten errenteriarrak.

Bergara Hirian, finalistak

Bien bitartean, Bergara Hiria txapelketako azken finalistak erabaki dira. Nagusietan, Altunak eta Irustak osatutako bikoteak 22-11 irabazi zien Atxotegiri eta Bolinagari. Akats batzuk egin zituen arren, Altuna izan zen partiduaren protagonista. Promesetan, Arteagak eta Erasunek egin dute aurrera, Bakaikuari eta Mateori 22-7 irabazita. Ekainaren 3an jokatuko dira finalerdiak eta 8an finalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak