Udal ordezkariekin eta langileekin hasiko da bisita, eta udaletxeko udalbatzarrean egingo den herri bilera irekiarekin amaitu. Horretaz gain, herriarentzat garrantzitsuak diren proiektuak bisitatzen, eta baita kezken eta arazoen berri ere jasoko dute Foru Aldundiko hainbat departamentutako zuzendariek. Eguenean, herriko gizarte eragileek ere euren proiektu eta kezken berri emateko aukera izango dute.