Hori dela eta maiatzaren 25ean, omenaldia egingo zaie aurten 87 urte bete dituztenei. 10:30etan emango diote hasiera egunari, Santa Marina parrokian egingo den mezarekin, San Joxepe koruak ere abestuko du bertan. Ondoren, Jardungo dantzariek aurreskua egingo dute, eta kalejiran San Joxepe elkartera abiatuko dira. Elkartean oroigarrien banaketa egingo da eta luntxa ere egongo da.