Zuhaitz bat errepidera erori dela eta, 11:30etik 12:00ak arte itxita egon da GI-627 errepideko Elorregiko biribilgunetik Bergararako tartea. Zuhaitzak ez du autorik hartu azpian, eta suhiltzaileak ibili dira garbiketa lanetan. Ertzaintzatik adierazi dutenez, guztiz baieztatu ezin duten arren, zuhaitza haizeteen ondorioz erori dela suposatzen dute.