Udaberriko jai kontzertua ospatuko du Musika Eskolak hilaren 31n

Jon Moñux 2014ko mai. 20a, 16:36
Pasa den urteko Udaberriko kontzertua.
Ekitaldia Bergarako udal pilotalekuan egingo da, eta 19:00etan hasiko da.

Udaberriko kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko Musika Eskolako idazkaritzan. Helduek lau euro ordaindu beharko dute, eta haurrek, berriz, bi euro. Kontzertuaren ondoren, afaria eta dantzak egongo dira pilotalekuan. Bertara joateko sarrerak ere idazkaritzan dituzte salgai. Haurrentzako sarrera sei euro izango da. Helduek, aldiz, hamasei euro ordaindu beharko dituzte, eta afarirako sarreraz gain, kontzerturako sarrera ere izango dute.

Helduentzako hitzaldia

Maiatzaren 28an, bestalde, eguaztena, instrumentu joten ikasteko edo kantuan ikasteko gogoa duten helduentzat, hitzaldia eskainiko dute Bergarako Musika Eskolan 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak