Olinpiadak, Dj festa eta buruhandiak Mariaren Lagundia ikastolako jaian

Ane Elordi 2014ko mai. 20a, 09:49

Bergarako Mariaren Lagundiakoek ikastolako jaia ospatuko dute zapatuan, maiatzaren 24an. Egun osoko egitaraua antolatu dute, goizeko 10:30etatik 19:00ak arte.

Askotariko ekintzak antolatu dituzte ikastolako jaia ospatzeko. Guraso, ikasle eta langileek, guztiek batera, jai giroan pasako dute eguna. Gaztetxoei zuzendutako hainbat ekintza egongo dira, besteak beste, olinpiadak, puzgarriak, 'zezentxoak' eta dj festa. Gainera, eguerdian, guztiek batera bazkalduko dute. Mariaren Lagundia ikastolatik jai irekia dela adierazi dute, eta gonbita luzatu diote joan nahi duen edonori.

 

Egitarau

10:30-13:30  Puzgarriak eta zezen mekanikoa

10:30-11:30  Olinpiadak: sokatira, ur globoa eta kaskara jokoa. Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

11:00-12:30  Esku-lanak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat

12:30-13:30 Pintxo lehiaketa

14:00 Bazkaria

15:30-16:30 Buruhandiak eta 'zezentxoak'

16:30-18:30 DJ festa

18:30-19:00 Lagunditxori agurra

19:00 Jai amaiera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak