'Bremengo musikariak', egunkarien argazkietatik sortutako erakusketa

Imanol Gallego 2014ko mai. 19a, 11:07
Tamaina handiko lanak daude Aroztegin.
Mundua beste ikuspuntu batetik ikusteko leiho bat da artea, eta Josue Penak bere ikuspuntua laga du Aroztegi aretoan hilaren 25a arte.

Formatu handiko lanetan paisaiak dira nagusi, baina bukolikoak beharrean, gordinak dira. Horiek egiteko, gainera, egunkarietako irudietan oinarritzen da Pena.

Margoa antzezlan

Penak bere margoak oso modu berezian jorratzen ditu. "Artelana antzezlan bat izango balitz bezala planteatzen dut: agertokia samingarria izaten da; pertsonaiak, berriz, baztertutako animaliak", azaldu du margolariak.
Bere lan batzuetan, Gericault, Beckett eta halako artisten lanen eragina nabari da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak