'Enneco haritzaren memoria' proiektua aurkeztuko dute bihar Bergaran

Julen Aperribai 2014ko mai. 19a, 11:06
Arratsaldeko zazpietan hasiko da aurkezpen ekitaldia Bergarako Irizar jauregian. Patxi Abasolo eta Vicente Azpilikueta izango dira hizlariak. Historialaria eta Nafarroa Bizirik fundazioko presidentea da lehenengoa, eta bertako kide da Azpilikueta ere.

Memoria historikoa berreskuratzeko asmoz sortu zen egitasmo horrek hainbat aurkezpen-ekitaldi egingo ditu, eta, oraingoz, Gipuzkoan egingo duten bakarra Bergaran izango da.

Memoria ezinbesteko

Memoria berreskuratzeko "ikerketa, hausnarketa, bateratzea eta kultura egitasmo parte-hartzeaile eta bizia sortzea" ezinbestekoa dela uste du Ennecok.

Proiektuaren berri emateko  dosier bat kaleratu dute. Bertan, "egitasmoak euskaldunon iragana eta horrekin batera egungo errealitatea ezagutu nahi duten pertsona eta kolektibo guztientzat erreferente" izan nahi duela dio. Interpretazio zentro batean lanean ere badabiltza. "Oraindik aurreproiektu bat besterik ez den arren, behin betiko proiektua garatzen" ari direla diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak