Leire Olaberria nagusi Bergaran, Gipuzkoako Itzuliko atarikoan

Julen Iriondo 2014ko mai. 17a, 11:21

Bizkaia-Durango etxeko Leire Olaberria nagusitu zen egubakoitzean Gipuzkoako Itzuliko atariko proban, erlojuaren kontra. Kadete mailan Levante taldeko Sofia Rodriguez nagusitu zen, eta juniorretan Caja Ruraleko Eider Unanue zumaiarra.

Giro politean jokatu zen Emakumeen Gipuzkoako Itzuliko lehenengo edizioko atariko saioa, egubakoitz arratsaldez Bergarako kaleetan. Agorrosinen hasi eta San Martin plazan bukatu, jendetxoa bildu zen txirrindulariak animatzera.

Minutu erdiz behin irten ziren txirrindulariak, eta topera egin zuten ibilbide osoa, oso laburra izaki: 1,6 kilometroak eginda, horrela geratu ziren sailkapenak.

Elite maila

  1. Leire Olaberria (Bizkaia-Durango)             02:23:59
  2. Alicia Gonzalez (Lointek)                          00:02ra
  3. Sheyla Gutierrez (Lointek)                        00:07ra

Junior maila

  1. Eider Unanue (Caja Rural)                        02:34:71
  2. Maria Calderon (Meruelo)                         d.b.
  3. Teresa Ripoll (Levante)                            00:01era

Kadete maila

  1. Sofia Rodriguez                                      02:34:39
  2. Isabel Ferreres                                       00:02ra
  3. Cristina Soler                                         00:03ra

Itzuliak beste bi etapa ere baditu, Tolosako gaurkoa eta biharko Villabona eta Zizurkil artekoa.

Erlazionatuak

Gipuzkoako txirrindulari Itzulia Bergaran

Monika Belastegi Aranzabal 2014 mai 17 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak