Gure Esku Dago

Laguntzaileak behar ditu Gure Esku Dagok ekainaren 8rako

Monika Belastegi 2014ko mai. 17a, 10:51

Hilabete eskas falta da erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko giza katearen egunerako, ekainaren 8rako, eta prestaketa lanak aurrera doaz.

Giza katea Bergaratik pasako denez, kanpotik datozen herrien antolakuntza ere Bergarako Gure Esku Taldeari dagokio, hein handi batean –12.000 lagun espero dira–. "Jende kopuru izugarria behar da antolakuntza lanetarako", Gure Esku Dagotik esan dutenez.

Bereziki, hiru zereginetarako beharko dira boluntarioak: batetik, Bergaratik igarotzen diren kilometroez arduratzeko herritarrak behar dira, 10:00 inguruan hasi eta giza katea amaitu arte. Parte-hartzaileen mugimendua zaintzea, azalpenak ematea, koordinatzea... izango da arduradun horien zeregina.

Bestetik, kilometroetako informazio puntuetarako laguntzaileak ere behar dira. Kanpoko autobusak iristean azalpenak ematea eta kilometroetako arduradunei laguntzea izango da boluntario horien zeregina. Litekeena da metroen salmenta postuan ere egon behar izatea. Eta autobusetatik pertsonak jaitsi zein igotzeko guneetan, horiek koordinatzeko ere behar dute laguntza.

Laguntzeko interesa duten herritarrek bergarakogureeskudago@gmail.com helbidera idatz dezakete, edo 649 89 94 17 zenbakira deitu (Aitor).

Horrez guztiaz gain, eskerrak eman nahi dizkiete Bergarako Gure Esku Dago lantaldeko kideek herritarrei: "Metroen eta kamiseten salmenta izugarrizko arrakasta izaten ari da. Hala ere, ekainaren 8ra bitarteko egun hauetan, oraindik zatia erosi ez dutenak ere animatu nahi ditugu parte hartzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak