Domekan (18:00) Zabalotegi aretoan egingo duten emanaldi didaktikoan, bluesaren sorrera eta jatorria azalduko diete gerturatzen diren gaztetxo eta guraso guztiei. "Kontzertu didaktiko honek duen ezaugarririk nabarmenena da helduentzako zein gaztetxoenentzako dela egokia. Mundu guztiak gozatuko du", azaldu du taldeko bateria-jotzaile Oihan Vegak.
Mota horretako emanaldietan eskarmentu handiko taldea da Belceblues, eta domekan, gozagarria bezain hezitzailea izango den kontzertua eskainiko dute.
Bluesaren ibilbidea
Emanaldi didaktikoan, AEBetako esklabo beltzetatik hasi eta egungo blues elektrikora iritsi arteko ibilbidea egingo dute, bideodibertigarri, adibide erakargarri, bitxikeria ikaragarriekin eta jokoekin. Hori guztia, zuzeneko musikarekin batuta.
Bluesaren erritmoak gure musika eta kulturarekin dituen antzekotasun eta ezberdintasunak ere azaltzen dituzte emanaldi berezi horretan.