Bihar, zapatua, jokatuko dira itzulerako partiduak, eta aurrera egiteko aukera ederra dute etxekoek. Herrietako klubentzat dagoen txapelketa garrantzitsuena da hori.
Bergara Hiria eta Deba Arroa
Bestetik, Bergara Hiria txapelketako partiduak jokatu ziren martitzenean, 19:30ean. Nagusien kategorian, Santxo-Urrusola bikoteak 17an utzi zituzten Dario eta Peñas. Promesetan, berriz, Espinalek eta Sarasak 22-12 irabazi zieten Elordiri eta Etxeberriari. Garaipen horiekin, txapelketako finalerdietan daude dagoeneko bikote irabazleak.
Deba Arroa txapelketako lehiak ere izan ziren eguaztenean. Kadeteek eta nagusiek ez zuten zorterik izan eta galdu egin zuten partidua; gazteek, aldiz, Soraluze mendean hartu zuten.