Belceblues taldeak kontzertu didaktikoa eskainiko du Bergaran

Miren Mujika 2014ko mai. 14a, 17:55
Belceblues taldeko kideak.
Belceblues Bergarako blues taldeak kontzertu didaktiko berezia prestatu du domekarako, maiatzaren 18a, 18:00etan. Bluesaren sorrera eta jatorria gaztetxoenei helarazteko asmoz Zabalotegi aretoan joko dute.

Memphiseko (AEB)  ibilbidea egin dute, baita munduko  Blues Txapelketan final laurdenetara iritsi ere. Beraien 3. diskoa   prestatzen  ari  diren  bitartean, kontzertu pedagogiko bat egitea pentsatu dute. Helduentzako zein gazteentzako zuzenduta egongo da.

Kontzertu didaktikoan,  AEBko esklabu beltzetatik  hasi  eta gaur egungo blues  elektrikora iritsi  arteko ibilbidea  egingo dute,  bideo dibertigarri, adibide erakargarri, bitxikeri  ikaragarriekin eta jokuekin, zuzeneko musikarekin uztartuz betiere. Bluesaren erritmoak euskal musika eta kulturarekin dituen antzekotasun eta ezberdintasunak  ere  erakusten   dituzte emanaldian.    

Dagoeneko kontzertu didaktikoa hainbat tokitan egin dute: Elorrio, Oñati eta Hondarribin, besteak beste.    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak