Bergarako Musika eskolarekin elkarlanean antolatu zuten kontzertua eta eskolako haurrek bereziki, kontzertuan zehar bandako kideen azalpenak entzun zituzten gertutik: istrumentu ezberdinak, erritmoak, askotariko tinbreak…. Azkeneko obran, musika eskolako haurrek banda barrutik entzuteko aukera izan zuten; bandako joleen ondoan jarri ziren eta esperientzia ezinhobea izan zuten.