San Joxepe elkarteak zuzendaritza talde berria aurkeztu du

Jon Moñux 2014ko mai. 13a, 18:20

San Joxepe elkarteko zuzendaritza talde berriaren argazkia.
Jose Ramon Lozano, Begoña Garitano eta Rosa Mari Larrañagak utzi dute zuzendaritza taldea, eta Rosa Ibarguren, Mª Asun Gardoki eta Iñaki Arrieta sartu dira.

Zuzendaritza taldea hamar pertsonek osatzen dute. Iñaki Zabala da elkarteko lehendakaria, Jose Mari Larrañaga lehendakari-ordea, Beatriz Larrañaga idazkaria, eta Jesus Elorza da diruzaina. Sei dira bokalak: Benjamin Lazkano, Antolin Marchena, Mª Jesus Moñux, eta hiru taldekide berriak, Rosa Ibarguren, Mª Asun Gardoki eta Iñaki Arrieta.

Urtero egiten dute aldaketa zuzendaritzan San Joxepe elkartekoek. Hiru pertsona joan ohi dira, eta beste hiru etorri. San Joxepeko lehendakaria den Iñaki Zabalak dioenez, "zuzendaritza berriak eta urte berriak beti dakar aldaketa bat". Ideia berriak agertzen diren arren, aurrekoek egindako lana ezin dela alde batera utzi dio Zabalak: "errespetatu egin behar da aurrekoek egindako lana, ezin dugu sudur puntan jartzen zaiguna egin". 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak